SAN MARTIN FERIAK 2018

feria urroz1ferias 18 foto cartel

URROTZ HIRIA: GURUTZEBIDEA

Urrotz Hiria gune estrategiko baten kokaturik dago. Alde batetik bi bide nagusien arteko gurutzebidean dago. Bata, mendialdetik Hegoaldera doana lehenengo Erro ibaia jarriatuz eta ondoren Itzagaondoa eta Untziti ibarra. Bestea Zangotza eta Irunberri zonaldea Iruñerriarekin lotzen duena, aintzinean Itzagaondoatik gurutzatzen zuen “Erret Bidea” moduan ezagutua. Horrekin batera enabarmentzekoa da Mendiko ekonomiaren (ganaderitzakoa bereziki) eta Ebrotik Erdialderaino garatzen den nekazaritza ekonomiaren arteko kontaktua eremuan dagoela. Gurutzebide honetan egoteak hiriaren eta bere azokaren sorrera, garapena eta ospeari lagundu zioten.

puestos 2017tio vivo artesano 2017

ovejas 2 2017Captura

URROTZ HIRIA: AZOKA PLAZA

Urrotz Hiriaren garrantzia azoka gune moduan Erdi Arotik izan du oihartzuna. 1286 an Felipe erregeak Urrotzeri azoka eguna izateko aitortu zion, asteazkenero hain zuzen.

1630. urtean Felipe IV.ak urteroko Feria Nagusia azaroak 10etik 12ra egitea onartu zuen. Feria honek azkar hartu zuen izen ona.

Astero egiten zen azokarekin ez bezala nafar jendeaz gain Aragoi, Gaztela eta Frantziako negozio gizon ugari hurbiltzen zen. Izan ere, San Martin fetxa ez zen kasualitez aukeratu, hau baitzen udako transhumantzia epearen bukaera eguna aintzinatik (Nafar Foruaren 480. artikuluaren arabera ere horrela zen).

Urrotz Hiria historikoki Agoitz-Irunberri arroko hiria izan da. Asteko azoka eta Urteko Feria Nagusia izateak biztanleria bertan ezartzea eta hauek hornituko zituzten denda berriak irekitzea lagundu zuen.

diptico Ferias 2018 A4

cartel Ferias 2018 A4

perro pastor 2017

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

2 + 3 =