Urroz Villa Con Los Refugiados

484904162El Ayuntamiento De Urroz Villa, Se Suma A Otros, Y Aprueba En Pleno, Una Declaración, Para Exigir A Los Estados Europeos, La Implicación En La Crisis De Los Refugiados

La crisis de las fronteras europeas, la violación de los derechos humanos en sus fronteras, viene de lejos. En el Estado español lo hemos podido comprobar en las vallas de Ceuta y Melilla, en el Estrecho.

Vivimos un éxodo humano a escala global, que requiere soluciones nuevas, compromisos, solidaridad, generosidad y valentía desde todas las instituciones y ámbitos de la sociedad. Nunca antes tanta gente se había visto obligada a estos desplazamientos forzosos: En 2016, más de 60 millones de personas viven en el desamparo de ser refugiadas y desplazadas. Solo en 2015, más de 19 millones de personas tomaron la determinación de viajar a la fuerza, por culpa de la violencia, la persecución, el hambre, la guerra o el cambio climático.

De todas ellas, tan solo una pequeñísima parte ha tratado de venir a Europa: apenas un millón. Y lo que se han encontrado fueron las puertas cerradas, vejaciones, maltratos y negación de derechos fundamentales. Para llegar hasta aquí han tenido que emprender viajes clandestinos, expuestas una vez más a la violencia y el riesgo de morir en el mar Mediterráneo, el Egeo o las montañas de los Balcanes.

La única solución que propusieron las instituciones europeas fue un plan que, aunque sonaba a mercadeo de personas -administrar cupos y lotes de personas para reubicarlas- pretendía reasentar a 120.000 personas en Europa. Cinco meses después, no llegan a 300 las que oficialmente han sido beneficiarias de ese plan. En el caso del Estado español, de las 15 mil personas que debían venir, sólo han llegado 18; ninguna a Navarra, de las 300 previstas. Cifras absolutamente ridículas e ineficaces ante la desproporción de este éxodo.

Los Estados europeos, insuficientemente pero parecían reaccionar, pero no, no ha sido así. Cuando realmente han reaccionado, ha sido esta semana, proponiéndonos expulsiones masivas de personas migrantes, la mayoría potenciales solicitantes de asilo. Expulsiones a cambio de dinero, porque dinero es lo que van a pagar a terceros países, como Turquía, para que reciban a las personas expulsadas. Si las medidas anteriormente adoptadas nos sonaban a mercadeo, esto nos suena a trata de personas, porque mercadeo ya lo es.

Ésta, la que toma estas medidas, no es la Europa real, pero sí la Europa oficial. Y es desde la Europa real, la de las solidaridades y resistencias, de donde venimos aquí, a proponerles que, como institución, se sumen a ella. La Europa que denuncia, por cierto como la ONU, que un acuerdo que establece la expulsión directa de extranjeros hacia un país tercero es contraria a la legislación europea y a la legislación humanitaria internacional; que la expulsión colectiva está prohibida por la Convención Europea de Derechos Humanos; que es una falacia considerar a Turquía como un país seguro, donde poder expulsar a personas potenciales solicitantes de asilo, como hace la Unión europea, ya que está documentado que este país devuelven a refugiados a Siria y disparan a personas sirias en la frontera.

Pero todo esto son sólo números, injusticias, de esas que se escriben con mayúsculas. Pero las injusticias que se sienten con mayúsculas son otras. Las injusticias que sentimos con mayúsculas son el sufrimiento de cada una de estas personas, que sufren las políticas europeas. El sufrimiento, ya irreparable, de las de las más de 3 mil personas que murieron en el mediterráneo el año pasado y las más de 300 éste año.

El sufrimiento de las más de 3 mil personas que ayer llegaron a Lesbos y se han quedado bloqueadas, porque se han suspendido los ferrys a Atenas, por decisión de la Unión europea. El de las más de 70 mil personas que se prevé que queden bloqueadas en Atenas o el de las cientas que pagan un autobús, salen de Atenas y, a los pocos kilómetros, se les baja, porque esto está sucediendo.

El cruel sufrimiento que se está produciendo hoy en Idomeni, frontera de Grecia con Macedonia, donde se ha cerrado la frontera, generando campamentos improvisados de miles de personas, sin agua ni comida, en tiendas de campaña, lloviendo, bajo el frío. Como una ratonera a cielo abierto la definen quienes están allí.

El “Horror” ha llegado a Europa. Impidamos que se instale para siempre. Por eso hacemos un llamamiento a este Ayuntamiento, para que se sume a esa Europa real, solidaria y resistente, aprobando la siguiente

escudo_urrozDECLARACIÓN:

Este Ayuntamiento exige a la Comisión europea, a los Estados europeos y concretamente al Estado español:

  •  El envío INMEDIATO DE AYUDA HUMANITARIA A IDOMENI, a fin de cubrir las necesidades de todas las personas allí atrapadas por el cierre de la frontera entre Grecia y Macedonia.
  •  La INMEDIATA APERTURA DE TODAS LAS FRONTERAS INTERNAS DE LAUNIÓN EUROPEA, comenzando por la FRONTERA DE IDOMENI, dada lacrisis humanitaria que está causando su cierre.
  •  El establecimiento de VÍAS SEGURAS DE ACCESO a Europa, para todas las personas que están intentando llegar a ella, y la NO EXPULSIÓN de laspersonas que han llegado por “vías inseguras”.
  • El TRASLADO INMEDIATO A NAVARRA de, al menos, las 300 personas que del “cupo europeo” le corresponden y su acogida por el Gobierno de Navarra.
  • El CUMPLIMIENTO DE LA LEGALIDAD INTERNACIONAL EN MATERIA DE ASILO, haciendo una lectura amplia y generosa de la misma y no restrictiva y de incumplimiento, como la que hoy en día practican los Estados europeos.
  • La MODIFICACIÓN DE LAS POLÍTICAS DE MIGRACIÓN, DEROGANDO LA LEY DE EXTRANJERÍA y apostando por políticas basadas en la acogida y la defensa de los derechos humanos y no en el castigo y la expulsión, como lasactuales.
  • Garantizar el DERECHO A LIBRE CIRCULACIÓN de las personas, tal y como figura en el artículo 13º de la Declaración Universal de los Derechos Humanos.
  • NO APROBAR EL PRINCIPIO DE ACUERDO ENTRE LA UE Y TURQUÍA en el marco de la Cumbre Extraordinaria sobre los refugiados.

NOTA: En el caso de que se haya aprobado el acuerdo UE-Turquía antes de la aprobación de esta Declaración, el último punto se sustituiría por el siguiente:

“DEROGAR EL ACUERDO ENTRE LA UE Y TURQUÍA en el marco de la Cumbre Extraordinaria sobre los refugiados”

Urroz-Villa, marzo de 2016

Iruñea Harrera-Herria ekimen herritarra

iniciativa ciudadana Iruñea Ciudad De Acogida

UDALERAKO ADIERAZPEN PROPOSAMENA

Europako mugen krisia -giza eskubideen urraketa haren mugetan- ez da gaur egungo kontua. Estatu espainiarrari dagokionez, itsasarte aldean, Zeuta eta Melillako hesietan alegia, egiaztatu ahal izan dugu.

Mundu mailako giza exodoa dugu hau, erakunde eta gizarte sektore guztietatik irtenbide berriak, konpromisoak, elkartasuna, eskuzabaltasuna eta ausardia behar dituena. Aurten, 2016an, 60 milioitik gora lagun bizi dira errefuxiatua eta lekuz aldatua izatearen babesgabetasunean. Lekualdatze hauetara behartutako pertsonak inoiz baino gehiago dira. 2015ean indarkeriaren, jazarpenaren, gosetearen, gerraren edota aldaketa klimatikoaren erruz 19 milioitik gora lagunek hartu zuten halabeharrez bidaiatzeko deliberoa.

Haien guztien artean, kopuru txiki-txiki bat bakarrik saiatu da Europara etortzen: milioi bat baino ez. Eta aurkitu dutena ate itxiak, irainak, tratu txarrak eta oinarrizko eskubideen ukazioa izan da. Honaino heltzeko, ezkutuko bidaiak egin behar izan dituzte, indarkeriaren eta Mediterraneo itsasoan, Egeoan edo Balkanetako mendietan hiltzeko arriskuari aurre eginez.

Europako erakundeek proposatu zuten irtenbide bakarra plan bat izan zen. Pertsonen salerosketa-itxura zuen arren (kupoak eta sortak kudeatzea pertsonak lekuz aldatzeko) haren bidez 120.000 lagun kokatu nahi zituzten Europan.

Bortz hilabete beranduago, ez dira 300era iristen Europan birkokatu diren pertsonak. Espainiar Estatuaren kasuan, aurrikusitako 15.000tatik 18 bertzerik ez dira iritsi, eta Nafarroarako aurrikusitako 300etatik bakar bat bera ere ez..

Bazirudien Europar estatuak motel baina zertxobait erreakzionatzen ari zirela, baina ez zen horrela izan. Benetan erreakzionatu duten unea aste hontakoa izan da, pertsona migratzaileen kanporatze masiboak proposatu dituzte, hauetako aunitz babes eskatzaile potentzialak. Diru truke eginen dituzten kanporatzeak dira, izan ere, dirua da Turkia bezalako herrialdeei emanen dietena kanporatutako pertsona hoien truke.

Aurretik hartu zituzten neurriek merkatukeria kutsua baldin bazuten, honek pertsonen salerosketa dirudi. Neurri hauek hartzen dituena ez da Europa erreala, Europa ofiziala da. Europa errealetik, elkartasunaren eta erresistentziaren Europatik, instituzioei, Europa erreal honekin bat egiteko eskatzen dizuegu. Europa erreal honek salatzen du, ONUk ere salatzen duen bezala, atzerritarrak hirugarren herrialde batera zuzenki kanporatzea xede duen akordioa europar legediaren eta nazioarteko legediaren aurkakoa dela; kanporatze kolektiboa Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak debekatzen duela; iruzurra da Turkia herrialde segurutzat hartzea, non Europar Batasunak egin nahi duen bezala, babes-eskatzaileak kanporatzen dituzten, Siriara bueltzatzen dituztela dokumentatua dago eta siriarrak mugan tirokatzen dituztela.

Baina guzti hauek ez dira zenbakiak bertzerik, injustiziak, letra larriz tituluetan idazten diren hoietarik. Letra larriz sentitzen diren injustiziak bertze batzuk dira. Larritasunez sentitzen dugun injustizia pertsona hauetako bakoitzari eragiten zaion sufrimendua da, europar politikek eragiten dieten sufrikarioa.

Sufrimendua, konponbiderik gabekoa jadanik, iaz itsasoan hil ziren hiru mila pertsonena, eta aurten hil diren 300 hoiena.

Atzo Lesbosera iritsi ziren 3000 pertsonen sufrimendua, ez atzera eta ez aurrera geratu direnak Atenaserako ferryak ez direlako ateratzen, Europar Batasunak hala erabakita. Atenasen blokeatuak geratuko diren 70 mila pertsona hoiena, edo

Atenasetik autobusa hartzen duten ehunka hoiena, ordaindu, eta bidebazterrean jeistera behartuak azalpenik eman gabe.

Sufrimendu kupidagabea da ere indarkeria polizialak eta mugen militarizazioak eragindakoa, hesi zorrotzek, ebakitzekoek, ostikoek, jipoiek edo gas negar eragileek.

Gaur bertan Idomeinin gertatzen ari den indarkeriak sortzen du sufrimendua, Grezia eta Mazedonia arteko mugan. Bertan, muga pixkanaka itxiz doa, milaka datoz eta gutxi batzuei pasatzen uzten diete. Orain, 1.500 pertsonentzako kanpamendu batean 15 mila daude pilatuak, %30 haurrak. Janaririk eta urik gabe, kanpin-dendetan, euripean, neguko hotzean.

Hauek dira egunkarietako azaletan eta albistegietako atarian ohikoak ez diren albisteak, sufrimenduak. Hauek dira Europa errealak ematen dizkigun albisteak, bertan dauden bolondresei esker, laguntzeko, dokumentatzeko, informatzeko. Haietako bat da David, Idomeinin dago orain, eta duela gutxi Lesbosen izan da. Haren “Urjentziazko Kronikak” idatzietatik jaso dugu kontakizun hau.

Akitzeko, han dauden pertsona guzi hoien eta Europar estatuetako politika kupidagabeak sufritzen dituztenen omenez, Europa errealetik erresistentzian dabiltzan hoien omenez, Davidek azken kronikan helarazitako hitzekin utziko zaituztegu:

Hemen aldarteak gainbehera datoz. Ez da guttiagorako, egunetik egunera gero eta estuago dago gauza eta ezin da gehiago estutu. Gaur goizean Alepoko siriarrei bakarrik uzten zieten pasatzen. Nahi duten neurrian mugatzen dute pasaira. Arratsaldez aldatu egin da kontua:

muga itxi dute eta iñor ez da pasa. Balkaneetako ibilbidea bukatu dela iragarri dute. Grezia kartzela bihurtuko da jende guzti honentzat.

Gose greban dagoen jendea dago, mugak ereki bitartean. Merkelen kontra egin dituzte oihuak, eta “open the borders” baita. Kontatu digute albaniar armadak eta poliziak mendietan dabiltzala, badaezpada.

Orain Idomeinin euria ari du. Negarrak bertzerik ez dira entzuten gau ilun hontan. Kanpin-dendak urez beteak daude eta jendea barnetik ura ateratzen ari dela ikusi daiteke. Gau luzea eta hotza izanen da bertan dauden 15.000 pertsonentzat.

Europara “Izugarrikeria” iritsi da. Ez diezaiogun bertan laketzen utzi. Hargatik, udal honi elkartasun eta erresistentziazko Europa errealarekin bat egiteko deialdia egiten

diogu, honako ADIERAZPENA onartuz:

escudo_urrozUdal honek, Europar Batzordeari, Europar estatuei eta zehazki Estatu Espainiarrari exijitzen die:

  •  LAGUNTZA HUMANITARIOA IDOMEINIRA BEREHALA BIDALTZEA, Greziaeta Mazedonia arteko muga itxieragatik pilatuak dauden pertsonen beharreierantzuteko
  • EUROPAR BATASUNEKO BARNE-MUGA GUZTIAK BEREHALA IREKITZEA,IDOMEINIKO MUGAtik hasita, bertan mugen itxieragatik sortu den krisihumanitarioari erantzuteko
  • EUROPARA ETORTZEKO IBILBIDE SEGURUEN EZARTZEA, bertara iristen saiatzen ari diren pertsona guztientzat, eta “ibilbide ez seguruetatik” etorridirenak EZ KANPORATZEA
  • “KUPO EUROPEARRA”GATIK NAFARROARI DAGOZKION 300PERTSONAK BERREHALA EKARTZEA eta Nafarroako Gobernuaren harrera
  • BABES-ESKEARI DAGOKION NAZIOARTEKO LEGEDIA BETETZEA, honen irakurketa eskuzabala eginez eta ez murriztailea, Europar estatuek gaur egun aplikatzen duten bezalakoa
  • MIGRAZIO POLITIKAK MOLDATZEA ATZERRITARREN LEGEA BERTAN BEHERA UTZIZ, harreran eta giza eskubideen defentsan oinarrituko den politiken alde apostu eginez eta ez gaur egun bezala, zigorra eta kanporatzeetan oinarrituta
  • ZIRKULAZIO LIBRERAKO ESKUBIDEA bermatzea, Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 13. Artikuluak dion bezala.
  • Errefuxiatuei buruzko ez-ohiko gailurraren testuinguruan EBren ETA TURKIAren ARTEAN GAUZATU DEN AKORDIO-HASTAPENA EZ ONARTZEA.

OHARRA: EB-Turkia akordioa adierazpen honen onarpena baino lehen gertatu bada,azken puntua honekin ordezkatuko litzateke:

“Errefuxiatuen inguruko ez-ohiko gailurretik atera den EB ETA TURKIAREN ARTEKO AKORDIOA BERTAN BEHERA UZTEA”

Urrotz-Hiria, 2016ko martxoan

Iruñea Harrera-Herria ekimen herritarra

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

8 + 2 =